2009/12/18

Kontsumo arduratsua: “ Rosi erosi” sari banaketa

Gai honen inguruan marrazki lehiaketa bat izan da Uribe Kostako ikastetxeentzat, Mankomunitatea antolatuta.
Gure eskolatik LH 4.Bk eta 4. Dk parte hartu dute.
Hori dela eta, gure bi gelak sarituak izan direnez, astelehenean, ilak 21, eskolako liburutegian 12:45 minutuan sari banaketa izango dugu. Horretarako Mankomunitateko arduradunen bat etorriko da.

Munduko ipuinak

Beitu, zer orri polita eta bitxia topatu dudan!.
Txapela buruan ta ibili munduan" kanpainarekin mundua zeharkatu dugu eta orain, ipuin hauen bidez gauza bera egin dezakegu.
Oso egokia iruditu zait, eguraldi hotz honekin, gabonetan, etxean ordu atseginak pasatzeko. Aukera ditzakezue, bai nahi duzuen ipuina, bai zein hizkuntzetan, bai...
¿Zer iruditzen zaizue?
!Mirad que página he encontrado!.
Cuentos del mundo en varios idiomas.
¿Que os parece?




2009/12/01

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Abenduaren 4an, ostiralez irekiko dira ikastetxeentzako, zein bertara hurbiltzen den edonorentzako. Goizeko 10:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek Azokako stand eta kaleak bisitatu ahal izango dituzte.

Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.

Aurten ere kolore anitzetako liburu, disko eta argitalpenak nahastuko dira bertan. Nobedadeen bitrina sarrera gunean kokatuko da.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/

2009/11/27

Zientziak

Ikasleentzako zein nagusientzako topa ditudan bi web gune interesgarriak.
Zer iruditzen zaizue?





2009/11/19

Ikasketa teknikak.

Lan honek, Espainako Hezkuntza Sailako Material kurrikularren 2. saria jaso zuen 2006an. Batxilergo, DBH eta LHko 3. zikloko ikasleentzat zuzenduta dago.
Esta web recibió, del Departamento de Educación del Gobierno de España, el segundo premio en elaboración de materiales curriculares. Está dirigida a alumnos de Bachiller, ESO y tercer ciclo de Primaria.






Eskerrik asko linka apurtzu zitzaigula abisatzeagatik. Zuei esker berrezkuratu dut.

Interesgarriak ipuin digital hauek!.

Beitu, zer topatu dudan!
Ipuinak entzuteko edo irakurtzeko aukera eta, gainera, hainbat hizkuntzetan!.
Probatu eta emaidazu zure iritzia, mesedez.

!Cuentos para oír o leer en varios idiomas!.



2009/11/12

4. Kiliko aldizkaria.

Kipuren liburutegiko 4.aldizkaria bistan duzu.
Beitu, zer polita liburutegiko umeek garatutako aldizkaria!. Ikusi nahi duzu?. Klikatu irudian, itxoin apur bat kargatu arte, eskumako gezian klikatu orriak pasatzeko eta... gozatu.



Gure hurrengo bidaia: Txapela buruan ta ibili munduan



Eta gainera, sorpresak egongo dira...Ikusi patioko atean.


2009/11/06

Txikientzako soinua duten ipuinak.

Beitu zein politak diren ipuin hauek!

!Mira que bonitos son estos cuentos!

http://www.milcuentos.com/

2009/11/04

Gida interesgarri bat, urtero bezala.

Kalean da jadanik Debagoienako Bibliotekek egin duten 2009ko liburu, diska eta pelikulen gida. Interesgarria izango zaizulakoan...

Os presento la guía anual de libros, discos y películas que han realizado las Bibliotecas del Alto Deba. Esperando que os resulte interesante...



2009/10/23

Liburu ibiltaria

Liburu eguna ospatzeko liburu ibiltari bat umeek osatzea bururatu zitzaigun. Beraz, hasiera batean hutsik zegoen liburuxka umeak asmatzen hasi ziren, gelaz gela. Holaxe, bi urtetik gorako eskolako umeek parte hartu eta ipuin hau garatu zuten.
Izugarri polita eta bitxia, ezta?


2009/09/22

Obretan gaude. Estamos de arreglos.

Obretan gaude.
Barkatu eragozpenak.

Estamos de arreglos.
Disculpa las molestias.

2009/06/22

Liburu egunean talde guztientzako animazioak...nori esker?

Asko eta asko izan dira jasotako diru laguntzak Liburu egunean ipuin kontalariak zein idazleak ekartzeko.
Beitu zein ondo pasatu genuen!!!
Jarduera gehiengoak, Plentziako udalari, AMPAri eta BBKkoei esker doanik izan ditugu. Gainera, liburutegiko proiektuak, ACEXekoa izateagatik, jasotzen ditu laguntza hauek. Aurten hauexek izan dira;
6.mailarako Fernando Morillo idazlea.


View all

5.mailarako zein 5, 4 eta 3 urtekoentzat Kandelen argipean taldeko Pedro Ruiz ipuin kontalaria.


View all



View all

Gainontzekoak iturri esberdinetatik heldu zaizkigu; Idazleen elkartea, eskolako 2.zikloa eta Ibaizabal argitaletxea. Hauexek izan dira:

4. eta 3.mailakoentzat Pako Aristi idazlea.


View all
Get your own

1. eta 2.mailakoentzat Garaipen ipuin kontalaria.


View all
Bukatzeko, eta honekin eskolako talde guztiek animazio bat jaso zuten...
2 urtekoentzat Andoliñe Frade irakasle kontalaria. Beste irakasle batzuk ipuinak kontatzeko prest eta oso animatuta bazeuden ere... beste egun baterako utziko ditugu.


View all

Primeran igaro genuen!!!
Eskerrik asko aipatutako guztioi!!!

2009/06/21

Liburu gomendatuen zerrenda 09

Bizkaiko ACEX programako liburuzainen taldeak liburu gomendatuen zerrenda eskaintzen dizue, gure umeek irakurtzeko unean erreferentzia ona izan dezaten.
Libros recomendados, por el equipo de bibliotecarios del programa ACEX Bizkaia, para que este invierno nuestro alumnado tenga una muy buena referencia en sus lecturas.
Ondo pasa!!

2009/06/09

ACEXen erakusketan egon ginen

ACEXen erakusketan egon ginen,(BARAKALDON), gauza asko zeuden eta haietariko batzuk beste liburutegi batzuetan egindako lanak eta baita gureak ere!!
ASTRONOMIA tailerran, ORDENAGAILU tailerran, PLASTIKA tailerran eta PAPIROFLEXIA tailerran parte hartu genuen.
Beitu zer ondo pasatu genuen!!

Egilea: Iraia Aced


View all

2009/05/28

Matematikak liburutegian




Liburutegiko programa izateagatik, (Acex barruan gaude eta), azken boladan material hauek jaso ditugu Kipuren liburutegian.

Matematikak liburutegian" kanpaina honi esker matematikak beste ikuspegitik ikus ditzakegu; dibertigarriak, misteriotsuak,...eta azken finean,...oso entretenigarriak.

Hurrengo ikasturtean...gehiago.

Primeran pasatu nahi baduzu, badakizu nora joan, ezta?

2009/05/22

Liburu egunean ipuin kontalariak



Ipuin kontalari batzuk etorri zitzaizkigun Liburu eguna ospatzeko.
Kandelen Argipean taldeko Pedro Ruiz ipuin kontalaria, Iraunpen ipuin kontalaria eta Andoliñe Frade irakasle kontalaria umeekin egon ziren.
Ipuin zoragarri eta dibertigarri batzuk kontatu zizkien.
Eta guztiok... oso ondo igaro genuen!!

2009/05/18

Liburu ematearen kanpaina arrakastatsua



Eskerrik asko Liburu ematearen kanpaina parte hartu duzuen guztioi!!!
Dakizuen legez, iaz bezala, aurten ere, Liburu eguna ospatzeko, Liburu emate kanpaina zabaldu dugu.
Eskolako eta DBHko gurasoek zein umeek, irakasle batzuek eta Kipuren liburutegiko lagun batzuek parte hartu dute kanpaina honetan.
Beraz, hauei esker, zuei esker 200 bat liburu lortu ditugu eta iaz beste horrenbeste.
Eskerrik asko eskolako ume guztien partez!!!
Besarkada bat guztiontzat.

Muchas gracias a todos/as los que habéis participado en la campaña de donación de libros.
Como sabéis este año, al igual que el curso pasado, para celebrar el Día del libro, hemos realizado otra campaña de donación de libros.
Gracias a vuestra colaboración hemos conseguido unos doscientos libros y el curso pasado otros tantos.
¿Quienes habéis participado?
Padres y madres así como alumnos/as de la escuela y del instituto, además de profesores/as y varios amigos/as de la biblioteca de Kipu.

!!!Muchas gracias de parte de todos los niños y niñas de la escuela!!!
Un abrazo para todos/as

Irakurketa gida



Liburuen gomendioak eskatu dizkidazue eta nire lagun bati esker irakurketa gida hauek ezagutu ditut. Klikatu goiko irudian...eta listo. Interesgarriak izango zaizkizuelakoan...

2009/05/11

ACEX programaren erakusketa


ERAKUSKETA 09


Urtero bezala, ACEX Bizkaia programak, Bizkaiko eskolaz kanpoko ekintza osagarrien programa, bere kultur astea antolatu du Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan. Honetan, maiatzeko astelehena 11tik hasita, larunbata 16arte, programa oinarritzen den bost eremuen ikasle-irakasleen lanak ikusgai izango ditugu. (Hauetariko programa batean gure Kipuren Liburutegia sartuta dago.) Hauekin batera, hainbat tailer ere martxan egongo dira. Informazio gehiago jasotzeko, egunez egun, ondorengo helbidean eskuratu ahal izango duzue:http://www.profacex.org/erakusketa09/


Como en años anteriores, el programa ACEX Bizkaia, programa de actividades extraescolares y complementarias de Bizkaia, ha organizado su semana cultural en el centro baracaldés Clara Campoamor. La exposición se iniciará el lunes 11 de Mayo, finalizando el sábado 16. Durante toda esta semana podremos ver trabajos desarrollados por alumnos y profesores pertenecientes a los cinco ámbitos que se incluyen en nuestro proyecto, así como, participar en diversos talleres. En la siguiente dirección: http://www.profacex.org/erakusketa09/ podreis encontrar información actualizada sobre este acontecimiento.

2009/05/09

NEMESIOREN ITZALA



Pako Aristiren liburua da.




Nemesiori itzalak korrika alde egin zion egun eguzkitsu batean. Eta Nemesio haren bila hasi zen, nork bere itzala baitu eta Nemesiok ez baitzuen bererik gabe gelditu nahi. Izan ere, itzalak badu bere balioa: adibidez, berarekin jolas asko egin daiteke, edo harekin hitz egin dezakezu bakarrik eta triste zaudenean.Eta, bestetik, beti da interesgarria baten atzetik norbait dabilela jakitea, norberaren itzala bada ere. Kontua da Nemesiok bere itzala galdu zuela, eta haren bila abiatu behar izan zuela.

Izenburua: Nemesioren itzala
Egilea: Pako Aristi Urtuzaga
Argitaletxea: Elkar 2005
Ilustratzailea: Jokin Larrea
Bilduma: Kuku
Adina: 8 urtetik aurrera


Informazio iturria: Elkar argitaletxea.

JANTOKI TXINOAN


Pako Aristiren liburua da.




Laburpena: Larunbata da eta Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek ez dute eskolara joan beharrik. Donostiara joateko egun aproposa, inondik ere! Hiriburu polita da Donostia eta denetarik dago bertan. Adibidez, Mertxe Pandeletxek pijama txinarra nahiko luke. Donostiara iritsi eta laster konturatu dira han ez dagoela denda txinarrik. Dendarik ez, baina jantokia bai: "Taiwan Jantoki Txinoa". Bertara sartu dira. Han, kantari ezaguna ikusi dute, jaten: Txomin Artola. Negar hotsa ere aditu dute. Suen Lhy da, neska txinarra, negar eta negar. Izan ere, Txinako likor ospetsua egiteko Lerdo Burutsuk hil nahi dituen muskerrak salbatu nahi ditu Suen Lhyk. Baina ezin du. Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek lagunduta, beharbada...



Jantoki txinoan. Erein argitaletxea. Hamar urtetik gorakoentzat.

2009/05/05

PAKO ARISTI IDAZLEA LIBURU EGUNEAN



Pako Aristi etorri zitzaigun Liburu eguna ospatzeko. Atsegin handiz egon ginen berarekin. Hemen dauzkazue idazle honetaz datu batzuk.


Biografia - Kurrikuluma

Urrestilla 1963. Betharran ordenako fraileekin egin zituen lehen ikasketak.Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn Leioan. Prentsan kolaboratzen du, iritzi artikuluak idatziz. Elkarrizketak eta erreportaiak ere jorratu izan ditu.La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratu du, eta ETBko gidoilaria izan da.Errealitatearen eta elkarrizketaturiko pertsonaien alderdirik bitxi eta harrigarrienak bilatzen saiatzen da, eta bere ahalegin horrek Rikardo Arregi Saria merezi izan du bi urtez jarraian, 1992 eta 1993an.Genero asko landu ditu: saiakera Euskal kantagintza berria eta Gauza txikien liburua; eleberrigintza Kcappo, Irene, Krisalida; ipuingintza Auto-stopeko ipuinak eta haur literatura Martinello eta sei pirata, Benetako lagunen aterbea. Poesiagintza ez du ahaztu: Castletown, Oherako hitzak eta Libreta horiko poemak dira eredu aipagarriak.1998-99 urteetan Euskal Herriari buelta egin zioten Aristi eta Mikel Markezek Tribuaren hitz galduak ikuskizunarekin. Bertan kantariak eta idazleak hitzak eta hotsak, kantuak eta kontuak erakusten zituzten. Herriz herriko ibilian Patziku Perurena, Igor Elortza, Benito Lertxundi eta Patxi Ezkiaga moduko kolaboratzaileak ere batu zituzten.Gauza txikien liburua azken saiakeraren gaineko laburpena egiten du Ereinek web orrian. Liburu honekin "Beterriko Liburua Literatur Aipamena" jaso du 2005ean. Bere azken liburua Note Book (Erein) 2005ko urrian argitaratu du. Kazetaritza? Fikzioa? Saiakera? Kronika? Poesia? Idazteko era berri bat, dudarik gabe. Liburu ezberdin bat beti. Oraingoan idazlea aldendu bezala egin da, ermitaño baten modura, eguneroko traba horien gainetik hobeto ikusteko gure bizimoduaren antzerkia, eta gure existentzian eman ditugun pausoak aztertzeko. Bizitza ertzetik ikusten duela dirudi, baina bere gogoeta distiratsuen bitartez gure munduaren gune-gunean kokatzen da, eta hor kokatzen ditu irakurleak ere.




Bibliografia

Argitalpena
· 1982Narrazti ozenaAzpeitiko Udala
· 1985KcappoErein
· 1985Euskal kantagintza berriaErein
· 1985Martinellok ez du kukurik...Erein
· 1986Martinello eta sei pirataErein
· 1987IreneErein
· 1987Miren, Garbiñe eta sorgin...Elkar
· 1988Zazpi pirata balsa bateanErein
· 1988Hamasei paisaElkar
· 1989Bezperan entregatu nituenakElkar
· 1989Iraileko ipuin eta poemakElkar
· 1990KrisalidaErein
· 1991Jantoki txinoanErein
· 1991Itsasontzi bateanErein
· 1991Azken lamiaren bilaErein
· 1991Keniako tximeletanErein
· 1994Auto-stopeko ipuinakErein
· 1996CastletownErein
· 1996Din, dan, don, kanpai lapurrakElkarlanean
· 1998Oherako hitzakErein
· 1998Benetako lagunen aterbeaIbaizabal
· 1998Urregilearen orduakErein
· 2000Venezuela, iraultza isilaren...Txalaparta
· 2001Egun normal bat amonaren baserrianErein
· 2001XX. mendeko poesia kaierak -Pako AristiSusa
· 2001Gelatxo, soinuaren bidaia luzeaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea
· 2001Mikel GarmendiaAzpeitiko Udala
· 2002Deborah hondartza bakarti bateanErein
· 2002Kontxu OdriozolaUztarria
· 2003Libreta horiko poemakSusa
· 2004Gauza txikien liburuaErein
· 2004Bokadillo baten truke. Antzerki amateurra AzpeitianAzpeitiako Udala
· 2005Nemesioren itzalaElkar
· 2005Note bookErein
· 2006Txabola TerapeutikoaElkar
· 2008IrakurriMeettok
· 2008Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?Elkar


Itzulitakoa
· 2004Las buenas intencionesErein

Itzulpena
· 2007Txorimalo kutunaElkar



Informazio iturria: http://www.idazleak.org/

ANDOITZ ETA LURRALDE ESKUTUAK



Fernando Morilloren liburua da.




Ganbara ilun eta zahar batean, ispilu berezi eta arriskutsu bat ezkutatzen da. Andoitz gazteak zerbait susmatzen du, eta beldur izan dio beti ganbara horri. Egun batean, ordea, mutikoak ausardia bildu eta barrura egingo du. Han, hara ezustea, ispiluaren sekretua aurkituko du: beste mundu batzuetarako sarrera da! Enarak, arreba txikiak, lagundu egingo dio eta, konturatzerako, ispiluak biak xurgatu, eta mundu zoro haietan azalduko dira anaia-arrebak. Sekulako abenturak biziko dituzte lurralde ero eta fantastiko haietan. Hamabi begidun izakiak, Sorginen Eremua, ipotx kantariak… Denetik aurkituko dute. Are gehiago: Azti Beltzak atxiloturik dauka oso maite duten norbait. Lortuko ote dute hura Aztiaren atzaparretatik libratzea?

Andoitz eta Lurralde Ezkutuak. Ibaizabal argitaletxea, 2007. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 10 urtetik 150 urte ingurura


Informazio iturria: Ibaizabal argitaletxea.

FERNANDO MORILLO IDAZLEA LIBURU EGUNEAN


Aurten ere, Fernando Morillo, beti bezain atsegin, etorri zaigu Liburu Eguna ospatzeko. Hemen dauzkazue idazle honetaz datu batzuk;



Biografia
Azpeitia, 1974.Azpeitian jaio zen Fernando, 1974an. Istorioak maite ditu. Txikitatik, harrapatzen zituen istorio guztiak irensten zituen. Abentura, misterioa, jakin-nahia: motxilan halakoak zeramatzala hazi zen. Leku ezezagunetara joatea eta mendian galtzea gustatzen zaio bereziki, eta, ondoren, hango eta hemengo oihartzunak entzuten egotea. Eta haiei buruz idaztea. 1999. urtean, Donostia Hiria irabazi zuen Gudaoste ametsak ipuinarekin. Handik aurrera, beste sari zorabiagarri batzuk ere etorri zitzaizkion. Besteak beste: Beasaineko Igartza Literatur beka (Ortzadarra sutan liburua jaio zen hari esker), CAF-Elhuyar Dibulgazio-lehiaketan pare bat sari, Gabriel Aresti Bilboko sarian ere beste pare bat sari... eta, hara ezustea eta poza, Euskadi Saria 2003an! (Izar-malkoak liburuarekin:).Gazte literatura landu du batez ere: Sexu egunsentiak , Bihotz nahasiak, Dorretxe zaharreko misterioa, Eta ni zer?, Andoitz eta Lurralde Ezkutuak, Iratiko sorgin basatia, Seximenduz... Baina baditu bestelako batzuk ere: biografiak (Leonardo), saiakerak (Erraldoi herrena), thriller “helduak” (Gloria Mundi) edo itzulpenak (Eragon). Liburu guztiak (eta haien datuak) ikusteko, joan Bibliografia atalera.




Argitalpena
· 1999Gudaoste ametsakKutxa
· 1999Bila nazatelaIbaizabal
· 2000Sexu egunsentiakElkarlanean
· 2000Erraldoi herrenaAlberdania
· 2001Bihotz nahasiakIbaizabal
· 2002Izar-malkoakAizkorri
· 2002Dorretxe zaharreko misterioaIbaizabal
· 2003Eta ni zer!Elkar
· 2003Leonardo da Vinci-ren biografiaElkar
· 2003Arriskupean!Ibaizabal
· 2004Gloria MundiElkarlanean
· 2005Dragoien orroaElkar
· 2005Idoiaren agendaElea
· 2007SeximenduzElkar
· 2007Iratiko sorgin basatiaIbaizabal
· 2007Andoitz eta Lurralde EzkutuakIbaizabal
· 2008Suminaren estrategiaElkar
· 2008Egun beltzetan, jolas beltzakErein
· 2008Leonardoren hegoakIbaizabal
· 2008Zure arimaren trukeTxalaparta

Informazio iturria; http://www.idazleak.org


FERNANDO MORILLO IKASLEEN IKUSMIRATIK


LIBURU EGUNA ospatzeko Fernando Morillo etorri zen gurekin egotera. Hark idatzitako liburu bat irakurri genuen aldez aurretik “Andoitz eta lurralde ezkutuak”. Gero, bi edo hiru egunetan klasean komentatu genuen, eta berari egiteko galderak apuntatu genituen. Azkenean, iritsi zen apirilaren 23a, eta Fernando heldu baino lehen, libururi buruzko marrazkiak egin genituen, horma-irudi bat osatzeko.
Eta hara! Non heltzen den Fernando! Motxila eta poltsa beltz luze batekin.
Poltsan katana eta makila zituela hasi zen kontatzen, arte martzialak gustatzen zaizkiolako.
Oso dibertigarria eta “enroiatua” izan zen. Gauza asko azaldu zizkigun,oso ondo pasatu genuen berarekin. Guk galdera egin ondoren berak erantzuteko beste gai batera salto egiten zuen, baina beranduago lotzen zuen… barreak bota genituen berarekin eta truko asko eman zizkigun gure irudimenarekin jolasteko.
Primeran pasatu genuen! Eta zuek ez galdu aukera “Andoitz eta Enararekin...” abenturak bizitzeko.


Monika, Dámaris eta Alejandro 6.D

2009/04/19

LIBURU EGUNA

LIBURU EGUNA (apirilaren 23an) ospatuko dugu liburutegian.

Hainbat ekintza burutuko ditugu aste honetan zehar...

Besteak beste... hiru urtetik gorako ume guztientzako idazle eta ipuin kontalari batzuk etorriko zaizkigu;
  • Pako Aristi eta Fernando Morillo idazleak.
  • Garaipen eta Kandelen argipean taldeko Pedro Ruiz Bilbao ipuin kontalariak.


    Bai ederra!


    Hurrengo egunetan...berri gehiago.

2009/02/10

HASI BERRIA

Kaixo guztioi!

Nabarmena denez, eskolako liburutegiko bloga garatzen hasi gara.

Pazientzia apur bat, mesedez, berri-berriak gara eta.

Eskerrik asko zuen bisitagatik eta laster arte.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...