2009/05/05

FERNANDO MORILLO IDAZLEA LIBURU EGUNEAN


Aurten ere, Fernando Morillo, beti bezain atsegin, etorri zaigu Liburu Eguna ospatzeko. Hemen dauzkazue idazle honetaz datu batzuk;



Biografia
Azpeitia, 1974.Azpeitian jaio zen Fernando, 1974an. Istorioak maite ditu. Txikitatik, harrapatzen zituen istorio guztiak irensten zituen. Abentura, misterioa, jakin-nahia: motxilan halakoak zeramatzala hazi zen. Leku ezezagunetara joatea eta mendian galtzea gustatzen zaio bereziki, eta, ondoren, hango eta hemengo oihartzunak entzuten egotea. Eta haiei buruz idaztea. 1999. urtean, Donostia Hiria irabazi zuen Gudaoste ametsak ipuinarekin. Handik aurrera, beste sari zorabiagarri batzuk ere etorri zitzaizkion. Besteak beste: Beasaineko Igartza Literatur beka (Ortzadarra sutan liburua jaio zen hari esker), CAF-Elhuyar Dibulgazio-lehiaketan pare bat sari, Gabriel Aresti Bilboko sarian ere beste pare bat sari... eta, hara ezustea eta poza, Euskadi Saria 2003an! (Izar-malkoak liburuarekin:).Gazte literatura landu du batez ere: Sexu egunsentiak , Bihotz nahasiak, Dorretxe zaharreko misterioa, Eta ni zer?, Andoitz eta Lurralde Ezkutuak, Iratiko sorgin basatia, Seximenduz... Baina baditu bestelako batzuk ere: biografiak (Leonardo), saiakerak (Erraldoi herrena), thriller “helduak” (Gloria Mundi) edo itzulpenak (Eragon). Liburu guztiak (eta haien datuak) ikusteko, joan Bibliografia atalera.




Argitalpena
· 1999Gudaoste ametsakKutxa
· 1999Bila nazatelaIbaizabal
· 2000Sexu egunsentiakElkarlanean
· 2000Erraldoi herrenaAlberdania
· 2001Bihotz nahasiakIbaizabal
· 2002Izar-malkoakAizkorri
· 2002Dorretxe zaharreko misterioaIbaizabal
· 2003Eta ni zer!Elkar
· 2003Leonardo da Vinci-ren biografiaElkar
· 2003Arriskupean!Ibaizabal
· 2004Gloria MundiElkarlanean
· 2005Dragoien orroaElkar
· 2005Idoiaren agendaElea
· 2007SeximenduzElkar
· 2007Iratiko sorgin basatiaIbaizabal
· 2007Andoitz eta Lurralde EzkutuakIbaizabal
· 2008Suminaren estrategiaElkar
· 2008Egun beltzetan, jolas beltzakErein
· 2008Leonardoren hegoakIbaizabal
· 2008Zure arimaren trukeTxalaparta

Informazio iturria; http://www.idazleak.org


No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...