2010/06/30

7. Kiliko aldizkaria

Begira, zer interesgarria den, gure liburutegiko umeek argitaratu duten aldizkari berria!.
Denetarik topa ditzakezue; mineralak, landareak, Liburu Astea, eskulanak, entretenigarriak...eta askoz gehiago.
Ireki eta... liluratuko zara!.


2010/06/10

Gomendatutako liburuen zerrenda (uda 2010)


Lista de libros recomendados, (verano 2010)


Hona hemen, uda honetarako gomendatutako liburuen zerrenda.
Aquí os dejo la lista de libros recomendados que sugerimos para este verano.



Enrique Morente marrazkilaria ACEX erakusketan



Kaixo lagunok!!!.

Maiatzaren 20an, ostegunean, ACEX erakusketara joan ginen liburutegiko umeak eta Enrique Morente marrazkilaria egon zen gurekin, marrazkiak egiten.
Eta, zelan egin zituen?
Lehenengo, begirale bat aukeratu eta ume horrek ipuintxo bat irakurtzen zuen. Enriquek, bitartean, marrazki izugarri bat egiten hasi zen. Geroxeago, umeak irakurtzen bukatu zuenean, hark eta marrazkilariak, ikusleekin batera, marrazkia apaintzen zuten.

Eta horri esker, orain, marrazki polit-polit hau daukagu eskolan, oparitu zigun eta.

ACEX erakusketara joan gara

ACEX erakusketan egon ginen liburutegiko taldekoak.
Hortxe, ACEXeko partaideek erakusten dizkizuegu ikasturtean zehar burutzen ditugun lanak zein ekintzak. Hauek dira ACEXkoek ditugun eskolaz kanpoko ekintzak: Inguru giroa, komunikazioa, adierazpen artistikoa, kirola eta liburutegiak. Guztiok zer edo zer eraman genuen zuei erakusteko. Eta nola ez?. Plentziako Kipuren liburutegiak ere zertxobait eraman zuen.
Liluratuta geratu ziren beste eskoletako ikasleak guk sortutako lanak ikusi zutelarik!

Eta gure umeak?. Primeran igaro zuten gure liburutegiko umeek!! Aurten tailerretan parte hartzeaz gain, Enrique Morente marrazkilariarekin egoteko aukera izan zuten. Izugarria berak guri oparitutako marrazkia!.








2010/06/04

Interneten babesari buruzko blog interesgarri

Interesatuta al zaudete zure umeen segurutasunaz intenet-en sartzen direnean?
Bada, begira zer argitaratu duten Acexeko Komunikazio taldekoek blog honetan.
Ahalegin handia egin dutena eta baita interesgarria ere!.
Eskerrik asko, kideok!.

(Link bat jarri dizuet eskumako zutabean. Begiratu, mesedez. Zer iruditzen zaizue?).

Si tenéis interés por la seguridad de vuestros hijos e hijas cuando entran en internet... mirad que blog más interesante ha editado el grupo de Comunicación de ACEX.
!Muchas gracias por vuestro esfuerzo, compañer@s!.

(Os he puesto un link en la columna de la derecha. Miradlo, por favor. ¿Que os parece?).


Aprendo a defenderme.

2010/06/03

Liburutegiko komiki tailerrean asmatuak

Hementxe dituzuen komikiak ikasleek burututakoak dira.
Finak dira gure umeak: pertsonaia eta gidoitxoa asmatu, irudiak sortu, egokitu...
Langile finak, benetan!.

Liburuxka hau liburutegian ere topa dezakezu.

Zer iruditzen zaizue?. Adierazi zure iritzia komentarioetan klikatuz, mesedez.


2010eko gure liburu iblitaria

Esan genuen legez, aurten ere, Gure liburu ibiltaria garatu dugu, eskolako ikasle guztiek parte hartuz.
Hau bai ederra!!!
Mesedez, eman zure iritzia, idatziz, komentarioetan klikatuz.



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...