2011/12/29

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

ACEX Programaren irakasleok, Zorionak eta Urte Berri On, opa dizuegu.

Los compañeros y compañeras del Programa ACEX os deseamos unas felices fiestas de Navidad y un próspero año 2012.


Egilea ; Lierni Gregorio, Gernikako Allende Salazar LHIko 5. mailako ikaslea dena
Original realizado por el alumno Lierni Gregorio de 5º D CEP Allende Salazar (Gernika)




2011/12/24

Liburuen aholkuak. ACEX

Hemen daukazue ACEXekoek aholkatzen dizkizuegu luburuak Bizkaiatik.
Baliogarria izango zaizuelakoan...
Enlace
Aquí tenéis los libros que os recomendamos los de ACEX Bizkaia.
Espero que os resulten de interés.


11. Kiliko aldizkaria kaleratu dugu

Ikus dezakezuen legez, gure liburutegiko umeek 11. Kiliko aldizkaria kaleratu dizuete ahalegin eta ilusio handiz.
Bere barnean informazio eta entretenigarri asko topatuko dituzue.
Txalotzekoa da!
Baietz polita dela!
Zuen gustukoa izatea espero dute. Idatzi zuen iradokizunak, mesedez, hauen zain daude eta.

Los niños y niñas de nuestra biblioteca han publicado,con mucho esfuerzo e ilusión, el nº 11 de nuestra revista Kiliko.
En ella encontraréis todo tipo de información y pasatiempos.
!A que está fenomenal!!Es para aplaudirlos!
Esperan que sea de vuestro gusto y les gustaría recibir vuestros comentarios.


Neguko Gida 2012. Debagoieneko bibliotekek.



Debagoieneko Bibliotekek Neguko Gida 2012 kaleratu dute. Bertan, adin desberdineko pertsonei zuzendutako liburuak, filmak eta diskak gomendatzen dizkigute.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan...

Las Bibliotecas de Debagoiena han publicado la guía Neguko Gida 2012. En ella nos recomiendan libros, películas y discos para todas las edades.
Espero que os resulte interesante.


Neguko Gida 2012

2011/12/23

Motxila ibiltariak martxan





Azkenengo ikasturtetan bezala, liburutegiko motxila ibiltariak etxez-etxe joaten dira.
Dakizuen legez, Motxila ibiltarien proiektua BBK -ri esker martxan jarri zen. BBK-koek eskola liburutegiei emandako diruarekin eta ikastetxeak ipinitakoarekin liburuak erosten ditugu.

Motxila ibiltarien helburua hauxe da:
Familia osoak elkarrekin irakurtzea eta irakurtzen ondo pasatzea.

Aurten, bost geletako ume guztiok etxera eramango dituzue. 7 egun izango dituzue motxila barruan dauden liburuak gozatzeko!!!.

Zer ondo igaroko duzuen etxeko guztiok liburuak elkarrekin irakurtzen!!!.

Zer iruditzen zaizue?. Erakargarria, ezta?


Este curso, al igual que en cursos pasados y como ya es constumbre, las mochilas viajeras van de casa en casa. El proyecto de las mochilas viajeras se puso en marcha gracias a la BBK. Entre el dinero que la BBK dona para ello a las bibliotecas escolares y el que pone el centro compramos los libros.

El objetivo de la Mochila viajera es el siguiente:
Que toda la familia lea en compañía y que leyendo disfrute.

Este año, os las llevaréis a casa todos los niños y niñas de cinco aulas. ¡! Y tendréis 7 días para disfrutar de los libros que lleváis en la mochila!!.

¡! Qué bien os lo vais a pasar leyendo juntos todos los de casa!!.
¿ Que os parece?. ¿ Divertido?.

2011/12/04

46. Durangoko Azoka



46. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.

Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute .

Beti bezala, haur literatura, ekitaldi bereziak, zein idazleen sinadurak...topa ditzakegu Haur Litereratura Aretoan zein Ahotsenea gunean.

Horrez gain, aurtengo nobedadeen artean, hiru gune berri eraikiko dituzte: Irudiena (euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaz), Szenatokia (euskarazko antzerkigintza topaleku) eta Kabi@ (sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenez).

200 ekitalditik gora eskainiko dituzte Durangoko Azokan eta 434 izenburu berri aurkeztuko dituzte.

Hurbildu eta gozatu.

Informazio gehiago

Más información
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...