2012/03/30

Matematika jolasak Kipuren liburutegian


Badakizue, ACEX barruan egoteagatik, gure liburutegia Matematikak liburutegian delako proiektuan sartuta dagoela.

Euskal Herriko Unibertsitateko Raul Ibañezek DivulgaMAT zuzendariak ( director de la Real Sociedad Matemática Española) eta Pedro Alegriak aurrera eramaten dute proiektu hau, BBKkoen laguntzaz.

Gogoratu, honi esker, jadanik jaso ditugula matematika jolasak, liburuak eta aurreko otsailako erakusketa; “Ikusi-makusi…eguneroko geometría””Veo, veo… geometría cotidiana”.

Eta aipatutakoari jarraituz, Matematika jolasen tailerra lantzeko saio pare bat 4. mailako ikasleei eskaini zieten.

Tailer interesgarri hau, Raúl eta Pedroren laguntzaileen azalpenei jarraituz, gure jokalariek dastatu eta disfrutatu zuten.
Taldeka, txoko ezberdinetan, abilezia eta gogoeta erakutsi zituzten gure jokalariek.

Primeran igaro zuten!!

Begira argazkietan!



No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...