2012/05/30

2012/05/17

Koldo Urriz kazetaria


Koldo Urriz kazetaria etorri zaigu laugarren mailakoei solasaldi bat ematera.
Kazetaritzan lizentziatua, egun ETBn burutzen du bere lana eta, bereziki, Athletici jarraipena egitez.
Berak, oso gustura duen ogibidez azalpen asko eman digu, atseginez eta pazientzia handiz.
Nabarmena denez, ikasleak erabat interesaturik egon dira.

Eskerrik asko Koldo gurekin izateagatik!!







Ikusi nahi baduzu bideo bat sakatu hemen



2012/05/15

Liburutegiko liburuak


Hauetariko liburu batzuk, liburu emateei esker dauzkagu liburutegian.



ACEXeko erakusketan izan ginen

Ohitura denez, ACEX erakusketan izan gara Fernando eta biok, goizeko bederatzietatik hamarrak arte etortzen diren liburutegiko haurrekin, hain zuzen ere.
Hor, erakusketa begiratzeaz gain, tailer batzuetan parte hartzeko izan zuten aukera.
Primeran igaro zuten!!


2012/05/08

ACEXeko Kultur Astea martxan










Iaz bezala, aurten ere AcexEko Kultur Astea martxan dago.
Honetaz, informazio gehiago jaso nahi baduzu sakatu hemen.

Animatuko ote zara parte hartzera?
Hurbildu zaitez!!

Al igual que el año pasado, ya tenemos en marcha la Semana Cultural de ACEX.
Si quieres más información pincha aquí.

¿Te animarás a tomar parte?
Acércate...

Liburu-emate, Liburu Egunean



Eskerrik asko Liburu ematearen kanpaina parte hartu duzuen guztioi!!!

Dakizuen legez, iaz bezala, aurten ere, Liburu eguna ospatzeko, Liburu emate kanpaina zabaldu dugu.
Eskolako eta DBHko gurasoek zein umeek, irakasle batzuek eta Kipuren liburutegiko lagun batzuek parte hartu dute kanpaina honetan.
Beraz, hauei esker, zuei esker 200 bat liburu lortu ditugu eta iaz beste horrenbeste. 

Eta gogoratu ikasturtean zehar ere liburuak ekar ditzakezuela.


Eskerrik asko eskolako ume guztien partez!!!
Besarkada bat guztiontzat.

Muchas gracias a todos/as los que habéis participado en la campaña de donación de libros.

Como sabéis este año, al igual que el curso pasado, para celebrar el Día del libro, hemos realizado otra campaña de donación de libros.
Gracias a vuestra colaboración hemos conseguido unos doscientos libros y el curso pasado otros tantos.
¿Quienes habéis participado?
Padres y madres así como alumnos/as de la escuela y del instituto, además de profesores/as y varios amigos/as de la biblioteca de Kipu.

Quiero recordaros que, aunque hacemos una campaña especial en estas fechas, podéis seguir trayendo libros a lo largo de todo el curso.

!!!Muchas gracias de parte de todos los niños y niñas de la escuela!!!
Un abrazo para todos/as

2012/05/04

Sariak irakurle ohikoentzat


Liburu Eguna ospatzeko, Kipuren liburutegiko liburu asko eta asko irakurri dituzten ikasleei sariak banatu dizkiegu.
Aurten zikloka antolatu dugu sarien banaketa eta hauxek izan dira irabazleak;

     1.zikloan:
1.  Arai B. (1.D1)
2.  Nahia Z. (1.D1)
3.  June A. (1.D1)
   
     2. zikloan:
1.  Paula G. (3.D2)
2.  Leire G. (4.D2)
3.  Haizea E. (3.D2)
   
     3. zikloan:
1.  Ane G. (5.D)
2.  Maialen C. (5.D)
3.  Gerald A. (5.D)


Zorionak!!




Leire Basarrate ipuin kontalaria, 26an



Leire Basarrate ipuin kontalaria etorri zitzaigun Liburu Eguna ospatzera.

Elmer ipuinaz baliatuz, bere saioak aktiboak, ludikoak eta oso entretenigarriak egin zitzaizkigun.
Solasaldi ederrak bezain dibertigarriak eta landuak eman zizkigun Leirek,lehenengo, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zein irakaslei.

Primeran igaro zuten gure haurrek!!!
Primeran guztiok!!!

Mila esker Leire gurekin egoteagatik!







2012/05/03

Liburu Astean, ikasle kontalari



Liburu Eguna ospatzeko, ikasle askok beraiek baino txikerragoak diren beste ikasleei ipuinen bat kontatu zioten.
Talde bakoitzak bere erara egin bazuen ere, ume guztiek lan ederra egin zuten; ipuin bat irakurri, ikasi eta txikiei kontatu egin baizuten.

Saiatuko naiz  talde bakoitzak egin zuena ahalik eta hoberen azaltzen...

Begira... eta kontaidazu zer iruditzen zaizkizun.


27an, 4. mailakoak, ikasle kontalari.

Lagunari ipuina kontatzen.
Aurreko prestakuntza. Ikasle bakoitzak ipuin bat irakurri ondoren, beraien erara idatzi eta margotu zuten. Geroxeago, historio bera ikasteaz gain, txikiekin zelan izan edo harrera ematen landu zuten.
Saio bakoitzean, gelara lagun bila joan ziren, liburutegira ekarri, ipuina kontatu eta beraien ilustrazioak erakutsi zizkioten. Ipuina kontatu ondoren liburutegian dagoen guztia erakutsi zioten, dauden liburuak partekatzen.
Bukatzeko, lagun txikiak berriro eraman zituzten beraien gelara.

Eta hau guztia egin zuten, bai 5, bai 4 eta baita 3 urtekoekin ere!!

Izugarri polita!!! Polita bezain samurra !!
Begiratu irudietan eta ados egongo zara nirekin! Baietz!!




25ean, 3. mailakoak, ikasle kontalari

3. mailako ikasleek lehenengo eta bigarren mailakoei ipuinak kontatu zizkieten Liburu Eguna ospatzeko.
Horretarako, ipuina irakurri, ilustratu, ikasi eta ikasle bakoitzari zegokion ipuinen zatia azalduz, talde osoari kontatu zioten, taldez talde, lau aldiz burutu arte.

Lan polita! Lan ederra !!!!

Ados ote zaude? Baietz




 24an, 5.B taldekoak, ikasle kontalari

Liburu Eguna ospatzeko, 5.B taldeko ikasleek lau urtekoei ipuin bat kontatu zieten.
Ipuina irakurri ondoren, ikasle bakoitzari zegokion zatia ikasi eta talde bakoitzari ipuina kontatu zioten.

Eta txikiak...poz-pozik!!!








24an, irakasle kontalari



Ikus dezakezuen legez, irakasle askok beraien ikasleak ez ziren haurrei ipuin bat irakurri, prestatu eta kontatu zieten, Liburu Eguna ospatzeko.
Begira zein ondo igaro zuten gure umeek!!

Mila esker Edurne, Ana, Mari Jose, Joserra eta Orzuriri solasaldi polit hori eskaintzeagatik!!!



Liburu Museoa Liburu Egunean, Liburu Astean

Liburu Eguna ospatzeko asmoz, liburutegian antolatutako Liburu Museoa ikustera pasatu ziren ume asko eta asko; lau urtetik gorako ikasle guztiak, hain zuzen ere.

Bitxiak, oso, iruditu zitzaizkien antzinako liburuak!
Eta baita interesgarriak ere

Eta zelan igaro zuten? Primeran, ezta?
Begiratu beraien aurpegiak eta...jakingo duzue.

23an

24an

Azalpen txiki bat eman nien liburu zaharrez zein berriez; parerari, testuari edota irudiei begiratuz.
Eta... une horretatik aurrera... ez zitzaien ezta liburu bat ihes egin ere. Liburu bati begirada bat eman eta bazekiten berria edo zaharrra zela.
Argi zeukaten,oso!

Harritzekoa zen beraien interesa eta gogoa!!



25ean




23an, Lur Korta ipuin kontalaria

Lur Korta, ipuin kontalaria, etorri zitzaigun Liburu Eguna ospatzera. Bost urtekoek liluratuta geratu ziren bere ipuinak entzutean. Bai suerte ona!!!

2012/05/02

Liburu Museoa; aintzinatik gaur egunera


Gogoratzen al duzue duela egun batzuk, Liburu Eguna zela eta, "liburu zaharrak"  eskaini nizkizuela Liburu Museo bat osatzeko asmoz?
Bada, osatu egin dugu!
Espero ez genuen bezalako erantzuna jaso dugu eta... begiratu bideoan zer dotore geratu zaigun!!!
Eta, zelan antolatuta?
Liburuak garaika, hamarkadaka sailkatu, txartelak ipini eta haurrei informazio apur bat eman diet, azalduz, gizakiaren aurrerapenak agertu ahala, liburua asmatu zela, gero eta erakargarriago burutzen.
Lau urtetik gorako umeak Liburu Museoaz gozatzera pasatu dira liburutegitik.
Primeran igaro dute !!!






Hemendik, eskerrak eman nahi dizkizuet liburuak ekartzen, museoa osatzen, parte hartu duzuen guztioi.
Eskerrik asko, biotzez!!!

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...