2014/05/30

Saturnino Callejaren ipuinak" erakusketan 3. eta 4 mailakoak

Gaur, 2. zikloko haurrak hurbildu dira Callejaren erakusketa ikustera.
Uste duzue beraien interesa callejak piztu duela?
Zalantzarik bai?
Bada, begira beraien aurpegiak!!

Eta adi egon Liburutegiko argaitaletxean irudigile berriak ditugu eta!!!

Saturnino Callejaren ipuinak" erakusketan 1. eta 2. mailakoak

Gaurko goiz osoan zehar, 1. eta 2. mailakoak Callejari buruzko erakusketa berezia ikustera hurbildu dira liburutegira.
Harrituta geratu dira hain liburu txikiak ikustean eta, are gehiago, Callejak haurrentzako liburuei emandako garrantzia konturatzean.

Primeran igaro dute!

Eta gainera prest daude Kipuren liburutegiko argitaletxean" parte hartzeko irudigile bihurtuz!!!

Ikusi nahi dituzue beraiek sortuko dituzten liburu txiki-txikiak?
Bada, adi egon hurrengo egunetan!!

ACEX erakusketan egon ginen

Urtero bezala, ACEX erakusketara hurbildu ginen liburutegiko haurrekin, ACEX Kultur Astea zela eta.
Han, ACEX progama barruan, beste eskoletan zein gure liburutegian, garatzen diren lanak ikusteko aukera izan genuen.

Eta gainera tailer polit batean parte hartzeko eta antzerkitxo bat ikusteko aukera ezin hobea izan genuen.

Lan ederrak! Zorionak parte hartzaile guztiei!


Argazkiak ikusteko sakatu hemen


2014/05/29

Ikasle kontaliak. 4.mailako umeak Liburu Egunean

Laugarren mailako haurrak ipuin kontalari bihurtu ziren Liburu Egunean. Horretarako ume bakoitzak lagun txiki bati, aditasun eta ahalegin handiz, aurretik prestatutako ipuina kontatu zioten.
Baietz polita sortutako giroa!!!



2014/05/23

Irakasle kontalariak Liburu Egunean

Liburu Eguna zela eta, irakasle batzuek beraien burua eskaini zuten liburuari buruzko solasalditxo bat ikasleekin partekatzeko.
Baietz ideia polita!
Eta umeak, poz-pozik!
Eskerrik asko, parte hartu zenuten guztioi!!

Ana Rita Fernandezek ipuin bat kontatu zien 2 urteko haur guztiei.




Itziar Lopateguik "Erreka Mari" ipuina kontatu zien 4. mailakoei.




Marijose Arruzak Liburuaren historiari buruzko hainbat gauza azaldu zien 5. mailakoei


Ikasle kontalari zein ilustratzaile: 1. zikloko haurrak, Liburu Egunean

Liburu Egunean, topera egon ziren gure 1. eta 2. mailakoak!
Goizez, Iker Díaz kontalariarekin saio dibertigarri bat partekatzeaz gain, arratsaldez, beraiek kontalari zein  ilustratzaile bihurtu ziren eta.
Lehenengoz, beste gelako bati ipuin bat kontatu zioten.
Elkarri azaldu ondoren, entzundako ipuinari buruzko ilustrazioa sortu zuten.

Baietz, ekintza polita!
Baietz, irudi erakargarriak direla!

"Saturnino Callejaren ipuinak" erakusketa

"Saturnino Callejaren ipuinak" erakusketa heldu zaigu liburutegira!
Dakizuen legez, noizean behin, erakusketa ibiltariren bat jasotzen dugu BBKko laguntzari esker, gure Kipuren liburutegia ACEX programan egoteagatik.
Beraz...
Zer egongo ote da liburutegian hurrengo egunetan?
Hurbildu eta gozatu!!

Iker Díaz, ipuin kontalaria eta aktorea, Liburu Egunean

Iker Díaz etorri zitzaigun solasaldi bat gurekin partekatzera, Liburu Eguna zela eta.
Han egon zen, liburuak erakusten, beraien istorioak kontatzen txontxongiloen laguntzaz eta haurren parataidetzaz baliatuz. Benetan, atsegina, entretenigarria, dibertigarria...
Begirada bat eman argazkietara eta... ikusiko duzu zein ondo igaro zuten gure umeek!
Baietz!


A!. Eta gainera, Liburu Emate kanpaina ikusita, ekarritako lau liburu oparitu zizkion liburutegiari!!
Eskerrik asko Iker, eskainitako guztiagatik!




2014/05/20

ACEX KULTUR ASTEA martxan!

Informazio gehiago/Más información


ACEX programak, urtero antolatzen duen erakusketa nagusia martxan dabil, Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Goiz eta arratsaldez, ikastetxeetako proiektuetan sortzen diren ikasleen ekoizpenak ikusi ahal izango dituzue.
Honekin batera, hainbat tailer ere zabalik egongo dira.

Ya está en marcha la exposición que el Programa ACEX Bizkaia organiza todos los años con los trabajos desarrollados en los distíntos proyectos de centro en los que está presente.
Con horario de mañana y tarde y en el Centro Cultural Clara Campoamor de Barakaldo, podeis ver estos trabajos y participar en los talleres que se han organizado.

2014/05/12

17.Kiliko aldizkaria kaleratu dugu

Hemen daukazue liburutegiko umeek alhegin handiz osatutako Kiliko aldizkariaren ale berria.
Sartu eta denetarik topatuko duzue; informazio asko, bitxikeriak, esperimentuak, errezetak, entretenigarriak...
Sartu eta...gozatu!!!

Sakatu hemen/Pulsa aquí

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...