2017/04/28

Bide magikoa" ipuin ibiltaria heldu zaigu!

 Hemen daukazue taldez talde osatutako ipuin ibiltari berria, 3.mailatik gorako umeek garatutakoa, hain zuzen ere.
Sartu eta gozatu!



2017/04/25

Ana Apika ipuin kontalaria gurekin 26an!

Bihar, Ana Apika ipuin kontalaria etorriko zaigu liburutegira gurekin solasaldi bat partekatzera, Liburu Eguna dela eta.
Nortzuk izango ote dira sorte onekoak?
Ezetz jakin!
Bada, adi egon!


Itziar Gamero ipuin kontalaria gurekin

Gaur, Itziar Gamero etorri zaigu liburutegira gurekin solasaldi pare bat partekatzera, Liburu Eguna dela eta.
Primeran pasatu dute 4 urtekoek Itziarrek eskaini dizkien ipuinekin!
Eta geroxeago, 1.mailakoak ere aho zabalik geratu dira berak aurkeztutako kontakizunekin.

Eskerrik asko Itziar, guri solasaldi ederrak eskaintzeagatik!

Sakatu hemen. Pulsa aquí


Ikasle ipuin kontalari 24an. 6.Bkoek 4.Bkoei

6.B gelakoek ipuinak prestatu ondoren, kontatu zizkiete 4.Bko gelako haurrei.
Bai lan ederra!
Ederki igaro zuten!

Sakatu hemen. Pulsa aquí

2017/04/24

Itziar Gamero ipuin kontalaria gurekin 25ean.

Itziar Gamero ipuin kontalaria etorriko zaigu Kipuren liburutegira Liburu Eguna ospatzeko.
Bai sorte ona gurea!

Argazkia: Andra Mari eskola liburutegitik

2017ko Liburu Eguna. Egitaraua.

Hemen daukazu Liburu Eguna ospatzeko burutuko ditugun jarduerak.
Interesgarria irudituko zaizkizulakoan...
Os presento la programación de las actividades a realizar para la celebración del Día del Libro.
Espero que os resulten muy interesantes. 

Dantza eskola Bartzelonan. Liburu ibiltaria

Begira zein polita gure eskolako txikiek asmatu duten ipuina, Liburu Eguna dela eta.
Eta zelan burutu dute?
Bada, bi urteko haurrek hasiera eman diote, hiru, lau eta bost urtekoek zein lehenengo maiakoek garapenaz arduratu dira eta bigarren mailakoek ipuinari bukaera eman diote.

Harrigarria!!

2017/04/10

Liburu Eguna. 2017






Oporraldi eder bat igaro eta gero, gogotsu ekingo diogu Liburu Eguna ospatzeari; ipuin kontalariak, ipuinen elkar truke, guraso ipuin kontalariak, antzerkitxoren bat...
Primeran igaroko dugu!


21. KILIko aldizkaria kaleratu dugu

Aurkezten dizuet liburutegiko haurrek, ahalegin handiz, osatutako 21. Kiliko aldizkaria.
Denetarik topatuko duzue; Tarzani buruzko erakusketa, eskolako inauteriak, bitxikeriak, papiroflexia, errezetak, informazio pilo eta baita entretenigarriak ere.
Sartu eta gozatu!



Aurreko aldizkariak ikusi nahi badituzu sakatu hemen

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...